jueves, 19 de febrero de 2009

ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

jueves, 12 de febrero de 2009

ERDI AROKO LIBURUAK

Erdi arotik harik eta XV. mendean papera nagusitu zen arte, pergaminoan idazten zen. Pergaminoa larruazalez egindako larrua zen. Idazteko luma erabiltzen zuten, luma tamaina handiko antzararen lehenego bost arraun-lumetako bat izan behar zen. Kendutakoa, beratzen zen biguntzeko.Tintak begetalak erabiltzen zituzten.


(laura eta xabi)

ARTE MUSULMANA

Arte islamiarrak beste tradizio artistiko batzuetako elementuak hartu zituen, bere estilo berezia hartu arte. materialetan adreilua, zura eta igeltsua erabili zituzten gehienak.



(ane)

GIZARTE ISLAMIARRA


Gizarte musulmanen mailarik altuenean, Kalifa zegoen, hurrengo titulu garrantzitsuena sultanak zuen. Lur-jabe handiek, goi-dignatario erlijiosoek eta zientzialariek osatzen zuten pribilegiatuen taldea.

Gizarteko mailarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen. Lur sail txiki batzuk baino ez zituen, eta, karitateaz bizi ziren. Islamak bereizketa legal eta sozialik gabeko gizartearen lde egiten badu ere, elitearen eta herri xehearen artean alde handiak zeunden. Askotan behartsuei ekintza jakin bat egiteagatik zigorrak ezartzen zizkieten bitartean, goi-mailakoei errieta txiki bat baino ez zieten egiten. ( Jenni)

ELIZAK ERDIA AROAN

Monasterioak kulturaren babeslekuak izan ziren, kultura gune bihurtu ziren, eta, bertan, eskuizkribuak kopiatu eta irudiz hornitzen ziren, horrela monjeek eta erlijiosoek ospe handia lortu zuten gizartean, Jainkoaren ordezkariak zirelako eta biztanle gehienentzat eskuraezina zen ezagutza zutelako.


(Laura)

lunes, 9 de febrero de 2009

NOLA EHORTZEN ZITUZTEN HILDAKOAK?



Erdi Aroan asmatu zen orain arte erabili dugun lurperatzearen teknika baina jauntxoen hilobiak ez ziren lurpean egoten, apaindutako kaxa handietan gordetzen baitziren haien gorpuak.Erdi Aroan, kristautasuna izan zen nagusi. Aurreko tradizioko sinboloak ere azaltzen dira Erdi Aroko hilobietan. Beraz, argi eta garbi dago kristautasunaren kultura astiro-astiro zabaldu zela.

(ane)

ISLAMAREN HEDAPENA

Islamaren hedapena

Mahoma hil zenerako islama Arabia osoan hedatu zen, eta ia erabat sendotuta zegoen. Mahomaren ondorengo kalifek lurralde asko konkistatu zituzten, eta Omeiatarren eta Abasiden dinastiek hedapen hori areagotu egin zuten.

Hedapen horren arrazoi nagusiak honakoak izan ziren:

Tribu arabiarren indar militarra
Inguruko lurraldeen ahultasuna, elkarren arteko borroken ondorioz.
Musulmanek menperatutako lurraldeetako biztanleekin zuten jokaera tolerantea, beste herri batzuen gurtzak eta legeak onartuz.
Erlijio islamiarraren apaltasuna.
Bizantziar Inperioko nekazarien egonezina, zerga handiak ordaindu behar baitzituzten.


(ane)

KULTURA ETA ARTEA

V.mendean monakotza sortu zen Europan; gizarteko bizitza alde batera uzten zuten monjeen bizimodua zen, eta otoitz egiten igarotzen zuten denbora. Hasiera batean monjeak bakarrik bizi ziren, baina gero elkateetan bildu ziren gehienak. Mojen elkarteak ere baziren, eta abadesa batek zuzentzen zituen.
519.urtean Montecassinoko monasterioa sortu zuen eta monjeen bizimodua erregela zorrotz baten arabera antolatu zuen. Monasterioetako zeregin nagusietakoa testu zaharren transpirazioa zen, eta horri esker jakintza asko gorde ziren.
(Jenni)

ISLAMA


VII.mendean erlijio berri bat, islama, hedatu zen munduko toki askotan. Islam termikoak "Jainkoaren borondatearen menpe" esan nahi du. Hasieran batetik erlijioa baino zerbait gehiago izan zen.

Erlijio islamiarra Mahomak sortu zuen 613.urtean, eta benetako Jainko bakarra zegoela aldarrikatzen hasi zen Mekan. Mahomak berak Mekatik ihes egin behar izan zuen 622.urtean eta Medinara alde egin zuen. Zortzi urte geroago, Mahomaren jarraitzaileek Mekako biztanleak garaitu zituzten eta Kaabako santutegiko idoloak suntsitu zituzten.

Sorrera-lekuaren ondorioz, musulman eta arabiar termikoak nahastu ohi dira.
(Jenni)

ZER GERTATU ZEN GOIZ ERDIA AROAN?

Inperio erromatarra desagertu ondoren, ekonomia, gizarte eta kultura arloko atzerakuntza handia izan zen. VIII. mendea egoera aldatu egin zen. Musulmanek eliza eta zentro erlijiosoak sortzen hazi ziren. Kristautasuna behin-betiko ezarri eta feudalismo sendotu egin zuten.


(xabi eta laura)

lunes, 2 de febrero de 2009

PIRAMIDE FEUDALA


Erdi Aroko piramide feudalean goiko aldean erregea dago, gero, jauntxoak, nobleak, eliza gizonak eta azpian nekazariak, artizauak, esklaboak, ...

(xabi,laura,ane eta jenni)

zer da ERDI AROA?¿

Historia etapa handitan zatitzen da, errazago aztertu ahal izateko. ikuspegi kronologikotik, erdi aroa terminoa cristobal Keller-ek ezarri zuen XVIII. mendean. Egile horren arabera, Erdi Aroa konstantino Handia enperadorearen ( IV.mendea) erregealdiaren eta konstantinoplaren erorketaren(XV.mendea) arteko aldia da.

ERDI AROA hiru etapa nagusitan zatitzen da:

  1. goiz erdi aroa: ( VIII.mendetik X.era)
  2. tarteko erdi aroa: (XI.mendetik XV.era)
  3. berant erdi aroa: (XIV.mendetik XV.era)
(ane)